Urtarrilaren 8an manifestazioa eginen du Bake Bideak, Baionan, Denbora guti dugu! Unai, Jon eta Jakes gurekin lelopean. Egun horretatik aurrera fase «ofentsiboago eta determinatuago» bat abiatzeko beharra aldarrikatu dute, azken urtean euskal preso eta iheslarien auzia konpontzeko «pauso esanguratsurik» eman ez dela argudiatuta.
«[Frederic Haranburu] Xistorren presondegitik ateratzearen urtemuga betetzen den egun honetan» euskal presoen eta bereziki Jon Paroten eta Jakes Esnalen auziak konpontzeko «borondate eskasa» dagoela ondorioztatu du Bake Bideak, «baita Espainiako Estatuan preso den Unai Paroten kasuan ere». Hori dela eta, 2022ko lehen sei hilabeteetan «ofentsiboagoa eta determinatuagoa izanen den dinamika mobilizatzaile berria aktibatzeko erabakia» hartu dute. Salatu dute «beste garai bateko auziak burutzen segitzen» dutela. Gainera, herritarrei eta hautetsiei dei egin diete «indarrak batzeko». Hala, abenduaren 4an biltzar bat eginen dute Hiriburun (Lapurdi), 09:00etan, fase berria «eraikitzeko» asmoz.
'Hostoak' aldizkaria
Bestalde, Sortuk hedabide berri bat kaleratu du, «espetxeetan diren militanteei» haren jardun politikoaz informatzeko. Euskal presoei eurei eragiten dieten gaiak landuko ditu batez ere, argudiatuta «ohiko kanaletatik» ez dutela jasotzen «euskal egoera politikoari buruzko informazio osaturik».
Espainiako Auzitegi Nazionalak joan den irailean agindu zuen Kalera.info ixteko.
Fase «ofentsiboago» bat abiatuko du Bake Bideak urtarrilaren 8tik aitzina
Plataformak ohartarazi du azken urtean ez dela «pauso esanguratsurik eman euskal preso eta iheslarien auziaren konpontze orokorraren alde»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu