FARCen esku dauden militarren auzian lagunduko du Aristegik
FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarren esku dauden polizia eta militarren askatze prozesuan lagunduko du Maite Aristegi Amaiurreko diputatuak, Kolonbiako Bakearen Aldeko Emakumeen Taldeko kide gisa. FARCek iragan otsailean iragarri zuten ez dutela bahiketa gehiago egingo aurrerantzean, eta negoziaziorako deia egin zion gobernuari. FARCek gatibu dituzten lehen lagunen entregak astelehenean izatea espero dute, eta gainontzekoak, asteazkenean. Kolonbiako gertakarien berri emango du www.ezkerabertzalea.info webguneak, Maite Aristegik bidaliko dituen kroniken bidez. Kronika horiek egunero argitaratuko dira webgunean, astelehen goizetik aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu