Fan Hemendik eguna egin dute Oñatin, Guardia Zibilak alde egiteko eskatzeko

2018ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
OÑATI. Zortzigarren urtez, Fan Hemendik eguna egin dute Oñatin (Gipuzkoa), Guardia Zibilak herrian duen kasernaren kontrako protesta modura, eta, modu orokorragoan, Espainiako polizia indarrak Euskal Herritik joan daitezela eskatzeko. 12:30ean triki-poteoa egin dute; 15:00etan, herri bazkaria; eta, 19:00etan, manifestazioa. Jende asko bildu da. Altsasun (Nafarroa) irailaren 1ean izango da Ospa eguna, eta epaitu, zigortu eta espetxeratu dituzten herriko gazteen auziak leku berezia hartuko du aurtengo egitarauan, iragarri dutenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.