Agiri bat ondu du Eusko Jaurlaritzak Galiziako Xuntarekin batera, eta, horrekin, Espainiako Gobernuari eskatu diote neurriak hartzeko familia medikuak ugaritzeko. Nabarmendu dute osasun sistemek egun duten arazorik «larriena» arlo horretako profesionalen gabezia dela eta berehalako neurriak behar direla. Bi administrazioetako ordezkariek bihar eramango dute agiri hori autonomia erkidegoetako ordezkariek Osasun Ministerioko buruekin egingo duten bilerara.
Gainera, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak elkarrizketa batean adierazi du urrats handia egin nahi dutela osasun sistemetako langileak egonkortzeko: behin-behineko kontratuekin dauden 67.300 langileri kontratu egonkorrak egiteko bidea irekiko dutela esan du. Hainbat autonomia erkidegok kritikatu dute Sanchezen «beste iragarpen» bat besterik ez dela hori, eta EB Europako Batasunak agindutakoa dela aldaketa hori.
Familia medikuak ugaritzeko eskea egin du Jaurlaritzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu