arantxa iraola

Falta diren izenak

2025eko otsailaren 19a
15:30
Entzun

Propio Jaurlaritzako Industria Sailak sustatuta abiaraziko da euskara hauspotzea bilatzen duen Euskorpus egitasmoa. Alde horretatik, nabarmengarria da Euskal Herrian itzal handia duten enpresak, administrazioarekin batera, proiektuarekin bat eginda ikustea. Izan ere, euskararen biziberritzearekin lotutako gainerako esparruek bezala, digitalizazioarenak ere ahalegin handiak eskatuko ditu.

Duda ere eragiten du, ordea, egitasmoaren ernamuinean dauden erakundeen artean izen batzuk ez ikusteak. Akademiaren arloko ordezkaririk ez dago: unibertsitate bakar bat ere ez. Eta erreferentziazko zentroak badira arloan; EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen Hitz ikerketa zentroaren ekarpena, esaterako, erabakigarria izan da urteotan. Euskalgintzako hainbat erakundek ere berebiziko urratsak egin dituzte urteotan arlo horretan, Elhuyar fundazioak kasurako.

Elkarlanaren aldeko mezuak plazaratu dira gaur, asmo onekoak, eta ikusi egin beharko da Euskorpusek nola gauzatzen dituen hemendik aurrera. Izan ere, bidea hasita dago. Orain arte egin diren ahalegin askori esker, euskarak, beste hizkuntza gutxitu askoren ondoan, modua izan du eremu digitalean ozen jarduteko, eta bide horretan lan egin duten eragileekiko lankidetza ezinbestekoa izango da geroan ere.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.