Espainiako Gobernuan Kantabrian duen ordezkariak jakinarazi duenez, Santanderko Cuervas Mons familiaren lursaila bezala ezaguntzen den tokian aurkitu dituzte bi granada jaurtigailuak.
Atzo jaso zuten 'Gara'-n deia granada jaurtigailu horiek non zeuden esanez, eta gaur goizean goiz bila hasi dira Guardia Zibila eta Espainiako Polizia.
Hegazkinek lur artzeko pistatik 700 bat metrora zeuden, eucalipto artean.
Politika
Eztanda egin gabeko bi granada jaurtigailu aurkitu dituzte Santanderren
Espainiako Konstituzio egunean Santanderko aireportuari granadekin eraso egingo ziotela esanez dei egin zuen 'Gara'-ra ETAren izenean ari zela esan zuen batek. Aireportua hustu bazuten ere erasorik ez zen egon. Ordunik granada jaurtigailuen bila ibili da Guardia Zibila, baina ez dituzte topatu gaur arte. Hain zuzen ere, 'Gara'-ra granada jaurtigailuak zeuden toki zehatza esanez ezezagun baten deitu, eta biharamunean aurkitu dituzte. Bi granada jaurtigailu aurkitu dituzte, eztanda egin gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu