Eztabaida, desbideratuta

PSE-EEk, PPk eta UPDk GAL eta eskuin muturreko taldeen biktimen inguruko eztabaida baliatu dute Bilduri «ETAren historia» gaitzets dezala eskatzeko.

Edurne Begiristain.
Gasteiz
2011ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
GAL eta eskuin muturreko taldeen biktimen eskubideen inguruko eztabaida Bilduren aurka jotzeko erabili zuten atzo PSE-EEk, PPk eta UPDk Eusko Legebiltzarrean. Hiru talde horiek GALen biktimei buruz hitz egin baino, nahiago izan zuten ETAren biktimen inguruan mintzatu, eta Espainiako Gobernuari GAL eta eskuin muturreko taldeen atentatuak ikertu eta argitzeko eskatu baino, nahiago izan zuten Bilduri galdegin ETAren indarkeriaren inguruko jarrera «irmoagoa» izateko.

EAko legebiltzarkide Juanjo Agirrezabalagak aurkeztutako legez besteko proposamena izan zuten eztabaidagai atzoko saioan. Ekimen horren bidez, GAL eta eskuin muturreko biktimei justizia eta erreparazioa jasotzeko eta egia ezagutzeko eskubideaaitortzeko ez ezik, Espainiako Gobernuari horien prozedura judizial guztiak irekitzeko eskatu zion EAkoak. EAJ, Aralar eta EBren babesa izan zuen ekimenak, bainaaurkako botoa eman zuten PSEk, PPk eta UPDk, eta, ondorioz, bertan behera geratu zen.

Horren ordez, PSEk aurkeztutako osoko zuzenketa onartu zuen Legebiltzarrak, PP eta UPDren botoekin. GALen biktimak ez ezik, ETAren biktimak ere aipatzen ditu ekimenak, denentzat erreparazio neurriakeskatuz.

Eztabaidan, PSEko Jose Antonio Pastorrek Bilduren aurka jotzeko erabili zuen bere txanda: «Ez dut zalantzan jartzen EAren izaera demokratikoa, baina ez legoke gaizki Bilduk GALen aurka duen irmotasun berbera izango balu ETAren historia makabroarekin». Bide beretik jo zuten PP eta UPDko ordezkariek ere. Haientzat «zentzugabea» da ekimena, Bilduk ez badu ETAren iragana gaitzesten. Carlos Urkijo PPkoak kritikatu zuen Bilduk ez dituela «ETAren atentatuak eta900 hilketa baino gehiago gaitzetsi». EA, EAJ, EB eta Aralarrek, berriz,kritikatu zuten erakundeek ahaztuta izan dituztela GALen biktimak, eta ez zaizkiela aitortu gainerako biktimen eskubideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.