Ezpeletan hilda aurkitu zuten gizona berez zendu zela ebatzi dute

Atxilotu zuten beste gizonezkoak ez zuen heriotza eragin, baina laguntzarik ez ematea egotz liezaiokete.

Jendarme bat, artxiboko irudi batean. GUILAUME FAUVEAU
Jendarme bat, artxiboko irudi batean. GUILAUME FAUVEAU
Ekhi Erremundegi Beloki.
2024ko abenduaren 25a
13:12
Entzun

Astelehenean Ezpeletan (Lapurdi) hilik atzeman zuten gizonezkoa «naturalki» hil zela ebatzi du auzitegi medikuak. Bizi zen etxebizitzan aurkitu zuten 62 urteko gizonaren gorpua.

Harekin bizilaguna zen 64 urteko beste gizon bat atxilotu zuten jendarmeek galdekatzeko, baina ondorioztatu dute ez zuela hark eragin heriotza.

Haatik, laguntzarik ez ematea egotz liezaiokete, egun batzuk baitzeramatzan gorpuarekin, inori abisurik eman gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.