Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Kanpaina
Ezkerreko alderdien aldeko botoa ematera deitu dute ehun feministak
MADRIL. Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan botoa ezkerreko alderdiei ematearen aldeko manifestu bat izenpetu dute ehun bat feministak, eta sinatzaileen artean daude euskal herritar ugari. Tartean daude Maria Silvestre Emakundeko zuzendari ohia, Tere Maldonado FeministAldeko kidea, Adela Asua jurista, Pilar Perez-Fuentes irakaslea, Estibaliz Montero CCOOko EAEko Berdintasun idazkaria eta Amelia Tiganus indarkeria sexualean aditua. Sinatzaileek nabarmendu dute azken lau urteetan aurrera egin dela berdintasunean eta askatasunetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu