Politikako, gizarte mugimenduetako eta sindikalismoko hogei lagun inguruk «jatorri eta ibilbide ezberdinetako ezkerra elkartzeko» beharra defendatu dute, eta elkartze hori jada existitzen den «alternatiba baten» inguruan eraikitzera deitu. Hala, EH Bilduren inguruan elkartzeko deia egin dute Isabel Lopez Aulestia eta Jose Navas Ezker Batuko kargudun ohiek, Paul Nicholson EHNEko buru ohiak, eta Angel EliasEHUko irakasleak, besteak beste.
Koalizioak, berriz, Nafarroako eta Iruñeko hautagaiak zein izango diren baieztatu du, barne bozketen emaitzen berri emanda. Laura Aznalek botoen %97,7 jaso ditu, eta Joseba Asironek, %98,9.
Ezkerra EH Bilduren inguruan batzera deitu dute 20 lagunek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu