POlitika

Ezker Batua desegin eta ezkerreko alternatiba berria osatu behar dela diote koalizioko kritikoek

2009ko martxoaren 6a
20:12
Entzun 00:00:0000:00:00
Ezker Batuak igandeko bozetan izan duen porrotaren ondoren (hiru legebiltzarkidetik bat izatera igaro da) Javier Madrazo koordinatzaile nagusiaren dimisioa ez dela "aski" iritzi diote koalizioko kritikoek, eta aldaketa sakonagoaren beharra nabarmendu dute gaur. Alternatiba Eraikitzen du izena EBren sektore kritikoak eta Oskar Matute legebiltzarkide ohia du buru.

Duñike Arrizabalaga EBko sektore kritikoko kide eta Donostiako zinegotziak azaldu duenez, "zerbait berria eraiki" behar da ezkerrean: "Zerbait berria eraiki behar dugu, EB bersortzea ez baita posible; ez dakit zer izan daitekeen, alderdi politiko bat, mugimendu bat...".

EBko kritikoen idurikotz, ezin da jarraitu EBrekin gaur egun egituratua dagoen moduan, eta igandeko "porrota" atzean utzi, eta aurrera egin behar da ideia berriekin. "Porrota aurreikusia zegoen, ezin da egun batzuetan Eusko Jaurlaritza babesten agertu, eta beste batzuetan ezkerreko alternatiba gisa agertu".

Horiek hala, "ezkertiar guziei" deia egin diete ezkerreko alternatiba berri horren eraikuntzan parte hartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.