Ezker Anitza-IUk XI. batzarrerako prozesua hasi du, zuzendaritza berritzeko

Datozen lau urteetarako ildo politikoa zehazteko eztabaida prozesua ireki dute. Ekainaren 22an amaituko dute, zuzendaritza kolegiatu berria aukeratuz.

Isabel Salud Ezker Anitza-IUko koordinatzaile nagusia. GORKA RUBIO / FOKU
gurutze izagirre intxauspe
2025eko apirilaren 22a
12:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Ezker Anitza-IUk datozen lau urteetarako estrategia politikoa definitzeko XI. batzarrerako prozesua ireki du. Ekainaren 22an amaituko dute, zuzendaritza kolegiatu berria aukeratuta. Gaur egun Isabel Salud da koordinatzaile nagusia.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako koordinakundea da Ezker Anitza-IUrena. Bi ardatz nagusi izango dituzte eztabaidarako: nazioarteko olatu atzerakoiari aurre egiteko estrategiak lantzea, eta Ezker Anitza-IU indartzea, sinetsita baitaude «ezkerraren espazioaren birkonfigurazioan ezinbesteko rola» duela.

Iazko Eusko Legebiltzarrerako bozetan Sumar alderdiarekin aurkeztea erabaki zuten, eta ordezkari bakarra lortu zuen koalizioak legebiltzarrerako: hain zuzen, Ezker Anitza-IUko Jon Hernandez. Aitzitik, 2023ko udal eta foru hauteskundeetan, Elkarrekin Podemos-ekin aurkeztu ziren. Koalizio horrekin aurkeztuta, Arabako Batzar Nagusietan lortu zuten ordezkari bat: Jose Damian Garcia-Moreno Lopez. Udaletan Ezker Anitza-IUko sei zinegotzi dituzte, Elkarrekin Podemos eta Aliantza Berdeak taldearekin batera aurkeztuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.