Euskal presoak. Urtarrilak 11

Ezker Anitza, Equo, Batzarre eta Iratzarri ez dira izango mobilizazioan

«Pertsona ororen eskubide guztien defentsa koherentea» egitearen aldekoak dira lau alderdiak

Erredakzioa
2014ko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ezker Anitzak, Equok, Batzarrek eta Iratzarrik iragarri dute ez direla joango Bilboko manifestaziora. Agiri bateratua kaleratu dute lau alderdiek euren arrazoiak emateko. Azaldu dutenez, nahiz eta ados egon espetxe politika aldatzeko aldarriarekin, «pertsona guztien eskubide guztien defentsa koherentea» egitearen aldekoak dira. Haien ustetan, horrek «planteamendu integral bat» eskatzen du, «autokritika eta erreparazioa» aintzat hartuko lukeena «biktimei oinaze bidegabea eragin zienen eta bide triste eta antidemokratiko horretan babestu zituztenen aldetik».

EAJ ere ez da izango presoen eskubideen aldeko mobilizazioan, eta LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek adierazi du «denon konpromisoa» behar dela presoen alde. EAJren «hutsuneasentituko» duela esan du Etxaidek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.