Ezker Abertzalea Eusko Legebiltzarreko taldeak uste du Izaskun Bilbao parlamentuko presidentearen erabakiagatik, legebiltzarrak taldeari 509.762 euro zor dizkiola eta, horregatik, Bilbaoren beraren kontrako kereila sartu du, gaur Gara egunkariak dakarrenez.
"Lege oinarririk" ez du Bilbaok horretarako, Ezker Abertzaleak dioenez. Nekane Erauskin bozeramaileak esan du irailean Espainiako Auzitegi Gorenak EHAK legez kanpo utzi zuen arren, epai horrek ez diola eragiten alderdi politiko horren talde parlamentarioari.
Ezker Abertzalea otsailetik dago Eusko Legebiltzarreko dirua jaso gabe, eta Erauskinek dio hainbat aldiz eskatu diola EAEko parlamentuko presidenteari erabakia aldatzeko.
EAEko Auzitegi Nagusian sartu du kereila EHAKren talde parlamentarioak.
Politika
Ezker Abertzaleak Izaskun Bilbaoren aurkako kereila sartu du, Eusko Legebiltzarrak taldeari 500.000 euro zor dizkiolakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu