Udal politika

Ezenarrok Hendaiako udal gobernutik egotzi ditu abertzaleak

2020ko ekaineko udal bozetatik, gobernuan ziren Hendaia Biltzen taldeko lau hautetsiak.

Kotte Ezenarro. GUILLAUME FAUVEAU
2022ko apirilaren 19a
17:55
Entzun

Kotte Ezenarro Hendaiako auzazpezak (Lapurdi) udal gobernuan zeuzkaten karguak kendu dizkie Hendaia Biltzen taldeko lau hautetsiei, eta apirilaren 27ko kontseiluan proposatuko du axuantak diren bi abertzaleak kentzea. Ezenarrok esan du berari eta hark buru duen gobernuari «ezinezkoa» zitzaiela lau hautetsi abertzaleekin «konfiantzan» lan egitea.

Besteak beste, kexu azaldu da Hendaia Biltzen-eko ordezkariek ez dutelako aurrekontua babestu, eta nabarmendu horixe dela «gehiengo bat zimendatzen duen ekintza politiko nagusia». 2020ko ekainean egin zituzten udal bozetan, auzapez karguari eutsi zion Ezenarrok, botoen %55,1 eskuratuta.

Lehen itzulian aurkeztu ziren Laetitia Navarronen zerrenda abertzale ekologistarekin eta Laurent Tariol komunistarekin aliantza egin zuen; %18,4 lortu zituen Navarronek, eta %7,8 Tariolek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.