Ezenarrok Hendaiako udal gobernutik egotzi ditu abertzaleak

Erredakzioa
2022ko apirilaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kotte Ezenarro Hendaiako auzapezak (Lapurdi) udal gobernuan zeuzkaten karguak kendu dizkie Hendaia Biltzen taldeko lau hautetsiei, eta apirilaren 27ko kontseiluan proposatuko du axuantak diren bi abertzaleak kentzea. Ezenarrok esan du berari nahiz hark buru duen gobernuari «ezinezkoa» zitzaiela lau hautetsi abertzaleekin «konfiantzan» lan egitea.

Besteak beste, kexu azaldu da Hendaia Biltzen-eko ordezkariek ez dutelako aurrekontua babestu, eta nabarmendu horixe dela «gehiengo bat zimendatzen duen ekintza politiko nagusia». 2020ko ekainean egin zituzten udal bozetan, auzapez karguari eutsi zion Ezenarrok, botoen %55,1 eskuratuta. Lehen itzulian aurkeztu ziren Laetitia Navarronen zerrenda abertzale ekologistarekin eta Laurent Tariol komunistarekin aliantza egin zuen; %18,4 lortu zituen Navarronek, eta %7,8 Tariolek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.