Ezarri nahi dieten eredua salatu dute larrialdietako langileek

Biltegietako beharginek, berriz, zentralizazio plana kritikatu dute, enplegu publikoak suntsituko dituelako

Larrialdietako langileek protesta egin zuten atzo, Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU.
2023ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
BILBON. Osakidetzako larrialdietako langileek protesta egin zuten atzo Bilbon, ELA, CCOO, LAB, SATSE, ESK, SME eta UGT sindikatuek deituta. Ruth Salaberria ESKren ordezkari sindikalak azaldu zuenez, Langraizko (Araba) anbulantzia medikalizatuan «proiektu pilotu» bat egingo dute, eta horrek «langileen eskubideak urratu» egingo ditu.

Eredu berrian, langileek 1.500 orduko egutegia izango dute: egun dituztenak baino 200 ordu gutxiago. «Horrek esan nahi du 200 ordu horiek zuzendaritzak hala eskatzen digunean bete beharko ditugula». Hau da, edonoiz prest egon beharko dute lanera joateko. Zuzendaritzarekin hitz egiten saiatu dira, baina ez du «negoziatzeko borondaterik» erakutsi.

Biltegietako langileek ere protesta egin zuten, Osakidetzako biltegien zentralizazio plana salatzeko. Sindikatuek diotenez, biltegiak Iurretan (Bizkaia) zentralizatzeak enplegu publikoak suntsitzea eragingo du. Era berean, zerbitzua pribatizatu nahi izatea leporatu diote Osakidetzari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.