GASTEIZ. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk erdibideko zuzenketa bat aurkeztu zuten atzo Eusko Legebiltzarrean, euskal Y-a eta Nafarroako Korridorea ohiko trenbidetik bakarrik sustatzeko. Proposamena, baina, ez zuten onartu. Elena Lete EAJko legebiltzarkidearen arabera, proposamenak trenbidearen bakartzea «areagotzen» du, eta ez ditu defendatzen «Euskadiren interesak».
EAJren eta PSE-EEren osoko zuzenketa onartu zuten. Hartan, besteak beste, Jaurlaritzari eskatu zioten Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioarekin elkarlanean aritzeko trenbide sareak hobetzeko beharrezkoak diren azterlanetan.
Ez dute onartu ohiko trenbidea erabiltzeko aukera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu