«Ez dut onartuko edozer egiteko Batasunaren oniritzia behar izatea»

«Eusko Legebiltzarretik kanpo» eragile guztiak bilduko dituen mahai bat osatzeko eskatu dio EAk Patxi Lopezi

Erredakzioa
2012ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esan duenez, ez du utziko «PPren immobilismoak eta Batasunaren ingurukoen presioek» prozesua baldintzatzea. «Ez dut onartuko edozer egiteko Batasunaren oniritzia behar izatea», adierazi du, EAko bozeramaile Juanjo Agirrezabalaren galdera bati erantzunez. «Bukatu da herrialde honetan ideia politikoak ezartzen ziren garaia», nabarmendu du.

Eusko Legebiltzarrean egindako kontrol saioan egin ditu adierazpenok Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Agirrezabalak eskatu dio Eusko Legebiltzarretik kanpo alderdi eta eragile guztien arteko elkarrizketa mahai bat osatzeko erantzukizuna bere gain hartzeko eta «lidergoa erakusteko», elkarrizketa politikoari bidea emanez.

Agirrezabalari erantzunez, Lopezek esan du gisa horretako mahai bat osatzeko beharrik ez duela ikusten eta astelehenean bilduko den lantaldeak funtzio hori bete dezakeela. Hala ere, lehendakariak aitortu egin du lantalde horrek ez duela «guztia konponduko». «Hemen ez dago dena konponduko duen makila magikorik, baina urrats bat da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.