Goizean bezala, arratsaldean ere aldarriz bete dira Euskal Herriko hiri eta herrietako karrikak.
Donostian egin dute lehenengoa. 18:30ean zuten hitzordua, Feminismotik dena aldatu, sistema arrazista arrakalatu lelopean, Donostiako Asanblada Feministak antolatuta.
Donostiako hainbat auzotatik zutabeak heldu dira Antiguara, martxa hango tuneletik hasteko. Han batu dira, esaterako, Emakumeen Etxeko blokea eta Groseko asanblea feminista. Hortik, Gipuzkoako erdigunerantz abiatu da manifestazioa.
San Martin kalea zeharkatzen ari da manifestazioaren atzeko zatia. 'Emakume langileon interesen defentsan' lelopean blokea osatu du Itaiak@irutxulopic.twitter.com/QAG0MNJzkZ
— Mikel Elkoroberezibar Beloki (@melkoroberezib) March 8, 2021
Donostian batukada feministak harrera egin dio manifestazioari Maria Kristina Hotelaren alboan. #M8#m82021@argiapic.twitter.com/upbvMO314m
— Oihane Arretxea Bereziartua (@oihane_arretxea) March 8, 2021
EFE agentziaren arabera, 3.000 pertsona elkartu dira manifestazioan, eta hiru lerrotan joan dira, tartea zaintzeko.
Amaieran, «Emakumeek askotariko zapalkuntzak jasaten ditugu eta, horregatik, ez dugu atseden hartuko emakume guztiok gure eskubideen jabe izan arte» adierazi dute antolatzaileek, eta bildutako milaka emakumek botatako «Gora borroka feminista» oihuarekin bukatu da manifestazioa.
Amaitu da manifestazioa.
— Mikel Elkoroberezibar Beloki (@melkoroberezib) March 8, 2021
"Emakumeek askotariko zapalkuntzak jasaten ditugu eta, horregatik, ez dugu atseden hartuko emakume guztiok gure eskubideen jabe izan arte".
Milaka emakumek 'Gora borroka feminista' oihukatu dute.@irutxulopic.twitter.com/TkFEsrIEzO
Bilbon Kale Nagusiko kilometro eta erdiko luzera erabat hartuta zegoen manifestazioa hasi aurretik. Antolakuntzako ehun bat emakumek hartu dute ardura segurtasun tartea gorde zedin, udaletxeraino eginiko ibilbide osoan.
Gasteizen ere, milaka emakume bildu dira. «Aprobetxa dezagun pandemiak ekarri duen krisi-egoera dena aldatzeko. Arrakala handiak egin ditzagun sistema heteropatriarkal, arrazista, transfobo, kapitalista eta biozida honetan», adierazi dute amaitzeko ekitaldian.
Arranca la manifestación
— Gasteizko MF (@GasteizkoMF) March 8, 2021
Manifestazioa hasi berri da!
Gora borroka feminista, antikapitalista eta antiarrazista!! pic.twitter.com/Kg86gLPo8i
Iruñean segurtasun neurriak eta distantzia mantenduta, mobilizazioa jendetsuak egin dituzte, erdigunean eta auzoetan.
#Martxoak8 Txantreako manifestazioa ere abiatu da
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) March 8, 2021
🗣 "Patriarcado y capital, alianza criminal" pic.twitter.com/FaF7rQPuI8
Goizean, hamarnaka emakume atera dira kalera. Baionan egin dute goizeko manifestazio nagusia. Martxoaren 8a, greba eguna izan dute gaur Ipar Euskal Herrian andreek. LABek, CGTk, Solidairesek eta FSUk deitu dute grebara, eta mugimendu feministak ere bat egin du lanuztearekin. Hala, ehunka emakumek parte hartu dute Baionan goizean izandako manifestazioan. 12:00etan atera dira. Ospitaletik, eta itzulia egin dute hirian. Berdintasunik ez dagoela salatu dute, eta nabarmendu hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia dela berdintasuna lortzeko. Giro onean egin dute manifestazioa, eta ez da aldarrikapenik falta izan.
Goizean goizetik batean eta bertzean kalera atera dira emakumeak. Bilbon, hainbat agerraldi sinboliko egin dituzte goizean, eta horietako bakoitzean aldarrikapen argiak adierazi dituzte. Iruñean, goizean goizetik atera dira karrikara andreak, eta istiluak izan dira Nafarroako Parlamentuaren aitzinean. Bertara katez lotzen saiatu dira, eta, Ahotsa.info agerkariak jakinarazi duenez, emakume bat atxilotu du Foruzaingoak.
[YouTube]https://youtu.be/dHAkScGhswA[/YouTube]
Aitzinetik, Iruñeko Atzerritarren Bulegoan protesta egin dute, migrazio politikak salatzeko, eta, ondotik, Ama Oblatuak zahar etxearen kanpoaldean izan dira. Zaintza ez dela negozioa aldarrikatu dute bertan, eta lan baldintza duinak eskatu dituzte langileentzat. Alde zaharrean, manifestazioa egin dute, eta trapu zaharrak utzi dituzte Iruñeko udaletxe parean. Bertatik Nafarroako Parlamentura joan direnean piztu dira istiluak.
Nafarroako Parlamentuan kateatu dira eta lagun bat atxilotu du Foruzaingoak.
Nazkatuta gaude!
Dena aldatu, sistema arrakalatu!#M8#Martxoak8@M8EuskalHerria@NafarroakoM8pic.twitter.com/lZkIIJSXp0
— Edurne Senosiain Esparza (@EdurneSE) March 8, 2021
Manifestazioez gaindi, bertzelako aldarriek ere izan dute lekua. Amurrion (Araba), Tubacex enpresaren aitzinean pikete feminista egin dute greban ari diren emakumeek. Donostian, ELAk deituta, protesta egin dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean, Bizitzaren lehen lerroan lelopean. Bilbon ere elkarretaratzea egin dute atzerritarren bulegoaren aurrean. Milaka emakume hiltzen dituzten harresi eta mugak salatu dituzte, eta borroka feminista, antirrazista eta antikapitalista dela aldarrikatu.
Eskirolen autobusa gelditzea lortu dugu. @AiaraldekoMF eta #TUBACEX-eko langileak tinko jarraitzen dute.
— Maddi Isasi Azkarraga (@maddisasi) March 8, 2021
Aste gogorra dator aurretik baina gero eta gehiago gara! pic.twitter.com/kJWTtMor5N
Arratsaldean izango dira mobilizazio nagusiak. Donostiakoa 18:30ean hasi da, Antiguako tunelean. Gasteizen eta Bilbon, 19:00etan ziren hastekoak; Gasteizkoa San Anton plazatik, eta Bilbokoa, Jesusen Bihotza plazatik. Iruñean, berriz, 20:00etan izango da protesta, baina, manifestazio bakarra izan beharrean, auzo bakoitzean izango dira mobilizazioak.
Pandemiaren ondoriorik latzenak
Pandemia egoeran ere, horren ondoriorik latzenak andreek pairatu dituztela salatu du mugimenduak: «Abusu polizial eta instituzional arrazistak jasan ditugu, ehunka kide etxetik kaleratuak izan dira, milaka emakumek lan merkatua utzi behar izan dute zaintza lanei heltzeko, indarkeria matxistak ez du etenik izan, eta krisialdiak eragin zuzenekoa izan du eremu feminizatuetan; bereziki, egoera irregularrean dauden emakumezko langileen eremuetan». Horregatik, inoiz baino beharrezkoagoa da kalera ateratzea.
Asteburuan ere bai
Martxoaren 8a gaur bada ere, dagoeneko asteburuan ere dozenaka izan dira Martxoaren 8aren karietara egindako mobilizazio eta ekitaldiak. Larunbatean, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren V. Nazioarteko Ekintzaren amaierako ekitaldia egin zuten Hendaia eta Irun artean. Feminismoa, antirrazismoa eta dekolonitatea aldarrikatu zituzten, transnazionalak, mugak eta migrazio politikak salatuz.
Bertzelako manifestazio eta aldarrikapenak ere egin dituzte asteburuan. Saran (Lapurdi) manifestazioa egin zuten Bortzirietako, Malerrekako, Baztango eta Xaretako emakumeek. Inkisizioen eta inposizioen gainetik herri feminista direla aldarrikatu zuten.