Saioa Petrizan. Kattalingorriko langilea

«Ez dakigu zer gertatuko den Kattalingorriko zerbitzuekin urtarriletik aitzina»

I.J.G.
itsaso jauregi 2
Iruñea
2022ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Kattalingorrik LGTBI kolektiboarentzako zerbitzuak ematen ditu, eta LGTBIfobiaren aurka egiten du. Petrizan kezkatuta dago murrizketek izan ditzaketen ondorioekin.

Zer dago murrizketen atzean?

Murrizketa ekonomiko bat da, eta, bestalde, langileen egungo egoera ere kontuan hartu behar da. Badakigu kaleratzeak egon beharko direla, eta zerbitzuaren kalitateari ere kalte eginen zaio. Gaur etorri nahi genuen Nafarroako LGTBIQ+ kolektiboko askotariko kideekin eta langileekin egoera salatzeko.

Zer eragin izan dezakete murrizketek?

Batetik, LGTBIQ+ kolektiboko kideen eskubideetan eragiten dute, zuzenki. Zerbitzu publikoak murrizten badira, haien eskubideak ere murrizten dira, aldi berean. Bestetik, lan egoera nahiko latz batean uzten gaitu gu, langile gisara.

Zeintzuk dira zuen eskaerak?

Baldintza ekonomikoak eta behar diren baliabideak jartzea zerbitzu profesional honetan, kalitatezko zerbitzua eduki ahal izateko. Eta LGTBIQ+ kolektiboen eskubideak ez gutxiesteko aldarrikapena ere egin nahiko genuke. Bestalde, langileek eskatzen dugu gure lana errespeta dadila, eta guri entzutea ere nahi dugu, guk badakigulako zer behar ditugun.

Zuen ustez, nola erantzunen dute erakundeek?

Hori da eremu latzean dagoen beste alderdi bat: Nafarroako Berdintasunerako Institutuak esaten digu ez digula erantzunik emango abenduaren 27ra arte. Ez dakigu zer gertatuko den zerbitzuarekin ezta langileekin ere urtarrilaren 1etik aitzina. Gainera, ez digute inongo ziurtasunik edo konponbiderik eman egoera honen harira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.