Ez da auzi politikoengatik preso direnentzat

2014ko urriaren 3a
00:00
Entzun
Auzi politikoengatik preso direnek Hitzemani jarraitzeko ez dute zertan bete «bakearen eta bizikidetzaren» aldeko adierazpena, Jonan Fernandezek zehaztu duenez. «Batez ere, terrorismo delituengatik zigortutako» presoentzat da Jaurlaritzaren programa. Agerraldian horretaz jaso zuen galdera Bateragune auziko Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguezen kasuari buruzkoa zen, baina badira auzi politikoengatik epaitu eta zigortu izan dituzten gehiago.

Espetxe Araudiaren 100.2.artikulua «oinarri» hartuta, «jarduera politikoekin —lehen legez kanpokoak zirenak, baina orain normalizatuta daudenak— lotutako zigorrak dituzten presoen egoerari heltzeko legezko neurriak» ezartzeko eskatzen duHitzemanek.

Bihar zortzi, Bateraguneko presoak aska ditzatela eskatzeko manifestazio bat izango da Elgoibarren (Gipuzkoa), herritar plataforma batek deituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.