Mendiko korrikalaria

Oihana Azkorbebeitia: «Ez atzera ez aurrera gabiltza»

Oihana Azkorbebeita. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Oihana Azkorbebeita. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Isabel Jaurena.
2024ko apirilaren 12a
05:00
Entzun

Zer dago jokoan hauteskunde hauetan?

Aldaketa eta aro berri bat dago jokoan, nire ustez. Euskal gizarteak aldaketa bat nahi du, behar du, eta horixe adierazten ari da azken hiletan. Gaur egun Euskal Herrian dugun panorama politikoa negargarria da euskaldunontzat. Ez aurrera ez atzera gabiltza. Gure hizkuntza gero eta zapalduago dago, gero eta hizkuntza eskubide gutxiago dugu, eta gauza bera esan dezakegu, nola ez, euskal nortasunari dagokionez.

Zer itxaropen duzu emaitzaren harira?

Aldaketa hori etortzea da nire itxaropena, eta konbentzituta nago herritarrok, oraingoan bai, aldaketa erabakiko dugula gure botoarekin. Eszenatoki berria martxan jarrita, esandako guztiak betetzeko eskatzen diet politikariei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.