Lankide bati egindako erasoa salatu dute Euskotreneko langileek, Bilbon

Beharginek zehaztu dute beraiek «erabiltzaileak informatu eta laguntzeko» lan egiten dutela, eta «erabat onartezina» dela horregatik irainak, mehatxuak edo erasoak jasotzea.

Euskotreneko langileek protesta egin dute Zazpikaleetako geltokian. RAUL BOGAJO / FOKU
Euskotreneko langileek protesta egin dute Zazpikaleetako geltokian. RAUL BOGAJO / FOKU
Isabel Jaurena.
2024ko abuztuaren 14a
16:30
Entzun

Euskotreneko langileak Bilboko Zazpikaleetako geltokian bildu dira gaur goizean, lankide bati egindako erasoa salatzeko —uztailaren 27an izan zen, Zurbaranbarriko geltokian—. Ekintza jakin hori salatzeaz gain, arlo horretan aritzen direnek jasan behar izaten dituzten eraso guztiei «erabateko arbuioa» erakutsi diete. Enpresa batzordearen parte diren sindikatuek bat egin dute protestarekin.

Zehaztu dute beraiek «erabiltzaileak informatu eta laguntzeko» lan egiten dutela, eta «erabat onartezina» dela horregatik irainak, mehatxuak edo erasoak jasotzea. Gehitu dute kontziente direla ekintza horiek «erabiltzaileen gutxiengo batek» egiten dituela, halere «kezkagarriak» zaizkie.

Kontzentrazioa egin badute ere, gaurko lanuztera deituta zeuden, ELA sindikatuak erabakita. Astelehenean, baina, bertan behera utzi zuten lanuztea, enpresarekin akordio bat lortu zutelako: azaroaren 3a baino lehen hogei pertsona kontratatzeko konpromisoa hartu du zuzendaritzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.