Euskobarometroak dio euskal gizarteak presoei buruzko jarrera «gogortu» duela
BILBO. Euskal presoek zigorrak «osorik» bete behar dituztela uste duten herritarren kopurua hamalau puntu handitu da azken urtean: %33k erantzun dute hori, EHUren azken Euskobarometroan. Ikerketa talde horretako buru Francisco Llerak azpimarratu du gizarteak bere jarrera «gogortu» duela presoen egoerari buruz, «nekatuta dagoelako ETArekin, desegiteko erabakia asko luzatzen ari delako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu