Euskal Herria eta ezker abertzaleak osatutako historia zein pentsamendua urteetan «ukatua» izan direla eta horri buelta eman behar zaiola sinetsita, «ezkerreko pentsamendu independentista» sustatzea beharrezkoa dela uste dute ezker abertzale historikoko eremuko eta pentsaera askotako militanteek. «Inoiz baino beharrezkoagoa da ataka historiko honetan», azaldu du EAE-ANVtik datorren Antxon Gomezek. Eusko Lurra fundazioa sortu dute horretarako. Atzo aurkeztu zuten formakuntzan eragitea helburu duen fundazioa Bilbon, elkarteko hogei bat herritarrek.
Gomez zuzendariakeman du egitasmoaren nondik norakoa aurkezpen ekitaldian, fundazioaren beste lau kide alboan dituela. Alberto Muñoz ohorezko lehendakaria, Piedi Agustin Patronatuko kidea, Txarli Gonzalez lehendakaria eta Marisol Elustondo lehendakariordea izan ditu mahaikide. Horiei babes ematen egon dira gizarte eragileetako hainbat kide; tartean, Arritxu Santamaria Ezkerretik Bilduz taldeko partaidea.
Euskal Herriaren eta ezker abertzalearen historiaren bilketa egin eta hausnarketak herritarren eskura jarri nahi ditu fundazioak: «Gertaerak, historiak, istorioak, agiriak, militanteen biografiak... Guztiaren testigantza jaso nahi dugu, egungo eta etorkizuneko ezker abertzaleko militantziari arma ideologikoak eskaintzeko», azaldu du Gomezek. «Militante abertzaleen prestakuntzan» indar berezia jarriko duela jakinarazi du.
Eusko Lurra fundazioa sortu da, ezker abertzaleari «arma ideologikoak eskaintzeko»
«Militante abertzaleen prestakuntzan» eragin nahian, herritarren eskura jarri nahi ditu historia hausnarketak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu