EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK. ALDERDIEN BALORAZIOA. UPDkoak «zeharo gustura», eserlekua eskuratuta

Rosa Diezen alderdiak, jarleku bakarra irabazita, lehendakaria aukeratzeko giltza izan dezake eskuetan

Amagoia Gurrutxaga Uranga.
2009ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
«Zeharo gustura gaude, noski, Eusko legebiltzarrean sartzea lortu dugulako». UPD Union Pueblo y Democracia alderdiak Araban eserlekua eskuratua zuela baieztatu ostean egin zituen adierazpenok Carlos Martinez Gorriaranek, atzo,Bilboko Lopez de Haro hotelean. Arabako zerrendaburu Gorka Maneirok beteko du eserleku hori, eta, Martinez Gorriaranek argi utzi zuenez, emaitza horrek ez ditu alderdikoak harritu: «Ziur geunden lortuko genuela».

Alderdi konstituzionalistak gehiengo absolutua lortzeko zorian zeuden Martinez Gorriaranhedabideen aurrean lehen aldiz agertu zenean, 21:35 aldera.

Diezen euforia

Bozen zenbaketa bukatu zenerako hedabideekin ari zen Rosa Diez alderdiko burua, euforiko: «Jendeak nahi zuelako lortu dugu. Beste zerbaiten beharra zegoela ikusita, hutsune hori betetzera etorri ginen, eta jendeak ulertu egin du gure proposamena». Kanpainan herritarrengandik jasotako erantzunagatik, eserleku bat lortzea espero zutela onartu zuen. Eusko Legebiltzarreko osaketari buruz, Diezek UPDrenjarlekuaren garrantzia nabarmendu zuen: «Emaitzak ikusita, indar erabakigarria gara politikoki. Matematikoki ere bai, oraintxe bertan, Euskadin. Eta baita ikuspegi nazionaletik ere».

Araban lortu zuen UPDk jarlekua, aurreikusi bezala, 5.974 botori esker. Alderdiak herrialde horretan egin du ahalegin gehien kanpainan zehar, eta lortu du emaitza: atzoko hauteskundeetan emandako boz guztien %2,4 -eta, posta bidezko bozak zenbatu arteko datuen arabera, Espainiako Konstituzioaren zaleei gehiengo absolutua emateko giltza- eskuratuta.



BOTOAK

22.002



LEGEBILTZARKIDEAK

Araba: Gorka Maneiro.



ESERLEKUAK

1

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.