Behin eta berriro errepikatu zaigu kanpainan zehar EAJ eta PSEren arteko enpate tekniko baten aurrean geundela. Pronostiko okerrak edota zientziaz mozorroturikoestimazio politizatuak. Gertatu ahal dena eta gertatu nahi denaren arteko diferentzia. Baina gaurko zenbakiek ez digute enpate teknikorik erakusten, ez behintzat buruz buruko nagusian.
Alderdiez mintzatu ordez blokeak hartzen baditugu kontuan aldiz, ia enpate batez mintza gaitezke, 75 eserleku erdibituta enpate posiblerik ez baitago. EAJk emaitza onak izan arren, 30 eserleku hauek ezin dute alternatiba konstituzionalista ekidin PSE eta PPri UPD batzen bazaie behintzat. PSE, PP eta UPDk indarrak batzen badituzte lehenengo aldiz Eusko Legebiltzarrean EAJkoa ez den lehendakari bat izan dezakegu eta indar korrelazioa ere bestelakoa izango da. Zenbaitek hipotesi hau EAJren hauteskunde estrategia soiltzat hartu dute baina errealitate bilaka daiteke. D3Mren ilegalizazioaren ondorioetako bat da honakoa, lorturiko 100.000 botoei dagozkien 7 eserlekuek alderdi handienei egiten baitie mesede.
Etaburuz buruzkoan eta blokeen arteko sokatira honetatik nola atera dira alderdi txikiak? Galtzera atera zirenaren ideia hortik ibili da kanpainan zehar. Bloke bezala ikusiaz eserlekuak galdu dituzte, handienen mesedetan eta elkarren kaltetan.Esanguratsua Aralarrek izaniko gorakada, hain txikia ez dela agerian utziz. Itziar Aizpuruak Aralar alderdia lapur moduan definitu du ia ia baina nire analisia bestelakoa da. Ez nuke esango Aralarren boto emaile berriak Ezker Abertzale tradizionaletiketorri direnik, EAren boto emaileen jokaera ikusirik hauteskunde hauetan. Bestelakoa da Ezker Batua eta EAren panorama, beherakada biek eta ipurdiko galanta Unai Ziarretaren alderdiak. EAren emaitzek aparteko kapitulu bat merezi dute, 2005ean EAJrekin aurkeztu zenean 7eserleku lortu zituzten eta lau urte beranduago birekin geratu dira. Arrazoia eman beharko EAko suizidioaz mintzo zirenei eta Unai Ziarretak zenbait hedabideek euren kontrako kanpaina salatu badu ere, EAk hasitako bide subiranistak bere hautesleen artean erakargarritasun gutxi izan duela aitortu beharko.
Enpate erlatiboa beraz. Alderdiei dagokienean EAJ garaile. Blokeei helduz, UpyD gabe, blokeen arteko enpatea, Rosa Diezekin bloke espainolista garaile.Gaur gauean tripako min ederra izango dute Lopez eta Zapaterok. Galizian galtzaile eta hemen PPren botoak hartzeko prest bazeuden ere, UPD behar. Hirutasun Santua izango ote dugu? Ven y cuentalo.
EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK. ALDERDIEN BALORAZIOA. Enpate erlatiboa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu