Martxoaren 31n berrogei urte beteko dira Eusko Legebiltzarra eratu zenetik, eta, hori ospatzeko eta egindako bidearen errepasoa egiteko, Legebiltzarreko Mahaiak hainbat ekitaldi eta jarduera programatu ditu urte osorako. Horietan parte hartzera dei egin die Bakartxo Tejeria legebiltzarreko lehendakariak herritarrei eta 1980az geroztik parlamentuan jardun duten 504 legebiltzarkideei eta 1.058 langileei.
Etzi egingo dute ospatzeko egitaraua abiatzeko ekitaldia: Gernikako zuhaitzaren kimu bat landatuko dute parlamentuan. Egun beretik aurrera, argazki erakusketa bat jarriko dute eraikinaren kanpoaldean. Ekitaldi nagusiak, ordea, martxoan izango dira: hilaren 28an, legealdi guztietako parlamentariak, gobernuak, parlamentuko langileak eta erakundeetako eta gizarteko ordezkariak batuko dira Bilboko Euskalduna jauregian, eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak saio bat emango du. Hilaren 31n, Eusko Legebiltzarraren eraketa oroitzeko ekitaldi bat egingo dute Gernikako Juntetxean. Uztailerako, berriz, Eusko Legebiltzarreko 40. urteurrena: atzerako begirada izeneko udako ikastaroa prestatu dute.
Eusko Legebiltzarraren 40. urteurrena ospatzera deitu dituzte herritarrak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu