Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak ertzainentzako euskara ikastaroak antolatzeko akordioa luzatu dute. Hori hala, Eusko Jaurlaritzak milioi bat euro inbertituko ditu 2024-2025eko ikasturtean, ertzainek euskara ikas dezaten doan eta lanorduetatik kanpo.
Akordioa 2022-2023ko ikasturtean hasi zuten HABEk eta Segurtasun Sailak, 600.000 euroko inbertsioa tartean zela. Hasierako aurreikuspenak gainditu zituztenez, hurrengo ikasturterako 850.000 eurora handitu zuten inbertsioa. 2024-2025eko ikasturterako 150.000 euro gehiago inbertituko ditu —550.000 euro 2024ko ekitaldirako eta 450.000 euro 2025ekorako—.
2017an hasi ziren HABE eta Segurtasun Saila elkarlanean ertzainentzako ikastaroak antolatzen. Segurtasun Sailak azaldu du bere helburuetako bat dela herritarrei zerbitzua euskaraz eman ahal izatea, zerbitzua «hobea» izan dadin.