Eusko Jaurlaritzak Adinekoen Batzordea eratu du
Edadetuak biltzen dituzten zortzi elkarterekin batera, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Sailak Adinekoen Batzordea sortu du. Elkarrizketa Zibilerako Mahaian «ahotsa» eman nahi diete adinekoei, haiekin lotutako politikak «oinarritik diseinatzeko». Santi Larburu eta Inma Sanchez izendatu dituzte batzordeko presidente. Zaintza eredu berri bat diseinatzeaz mintzatu ziren atzo, egitasmoaren aurkezpenean: «Iraupen luzeko zaintza beharko dugu, eta horrek eskatzen du baliabideak egokitzea»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu