Eusko Jaurlaritzak 40.000 euroko isuna jarriko dio Serunion enpresari eskola jangeletan izandako arazoengatik

Jokin Bildarratzek jakinarazi duenez, hiru herritako ikastetxeetan izan dituzte arazoak, eta, horrenbestez, hiru espediente zabaldu dizkiote enpresari, horietako bat kontratua bertan behera uztekoa.

Eskola jangela
Eskola jangela bat, artxiboko irudi batean. IÑIGO URIZ / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2023ko azaroaren 25a
14:00
Entzun

Zenbait eskolatako jangeletan arazoak izaten ari dira azkenaldian, harrak eta beste zomorro batzuk agertu direlako. Jangela horietan guztietan Serunion catering enpresak eskaintzen du zerbitzua. Arazo horiei buruz galdetu zioten Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari ostegunean Radio Euskadin egin zioten elkarrizketan, eta zenbait nobedade jakinarazi zituen. Besteak beste, ziurtatu zuen 40.000 euroko zigorra jarriko diotela enpresari.

Sailburuaren esanetan, Arabako hiru herritako —Dura, Zigoitia eta Murgia— ikastetxeetatik eman diete «intzidentzien» berri, eta, horrenbestez, hiru espediente zabaldu dituzte. Bi espedientek ondorio ekonomikoak izango dituzte —horietako batengatik 40.000 euroko isuna jarriko diote, eta jada abisatu diote enpresari—; hirugarrena, berriz, kontratua eteteko espedientea izango da. Azken horri buruz zehaztu du pare bat hilabete iraungo duela prozesuak.

Serunion enpresak hainbat eta hainbat eskolatan ematen du zerbitzua. Baina ez eskoletan bakarrik. LAB sindikatuak salatutakoaren arabera, Serunioni esleitu dizkiote Arabako ESIko ospitaleetako kafetegietako eta jangelako zerbitzuak. 2,64 milioi eurogatik adjudikatu diote zerbitzua.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.