GASTEIZ. Inbestidura saioan Iñigo Urkulluk bere hitzaldia amaitu eta berehala, EAJk ohar batean iragarri zuenEstefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburu izandakoa proposatuko duela Eusko Legebiltzarrean Espainiako senatari izateko. Atzo bertan erregistratu zuen bere proposamena parlamentuan. Beltran de Herediak, beraz, ez du jarraituko Eusko Jaurlaritzan. Segurtasun Sailaren ar
dura izan du azken bi legegintzaldietan, 2012tik. 1995etik 2007ra ere izan zen parlamentaria Eusko Legebiltzarrean. Orain, Madrilen Jokin Bildarratzek zuen tokia hartuko du. EAJk azaldu du EBBk hartutako erabakia izan dela, eta, halaber, eskerrak eman dizkio Bildarratzi azken zortzi urteetan Madrilen egindako lanagatik.
Bestalde, PSEk jakinarazi du Tontxu Rodriguez proposatuko duela senatari izateko.
Eusko Jaurlaritza utziko du Beltran de Herediak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu