Nafarroako Arartekoak Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateari eskatu dio «neurriak har ditzala herritarrek euskaraz arreta jasotzeko eskubidea bermatzeko». Administrazioan Euskaraz taldeak jarri zuen kexa, erakunde horretan «ez zelako neurririk hartzen euskarazko arreta bermatzeko». Zehazki, Administrazioan Euskaraz-ek azaldu du hogei lanpostu daudela Zangozako mankomunitateko lantaldean, «eta bakar bat ere ez da elebiduna eta bakar batean ere ez da kontuan hartzen euskaraz jakitearen merezimendua».
Arartekoak mankomunitateari gogorarazi dio Euskararen Legeak xedetzat daukala «herritarrek euskara jakin eta erabiltzeko duten eskubidea babestea eta hori betetzeko tresnak zehaztea». Mankomunitateri bi hilabeteko epea eman dio gomendioa onartzen duen edo ez esateko.
Euskarazko arreta bermatzea galdegin du Arartekoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu