PAUE. Euskarazko irakaskuntzarako 5,5 irakasle postu gehiago izanen dira heldu den ikasturterako Ipar Euskal Herriko eskola publikoetan. Hala jakinarazi du François-Xavier Pestel Pirinio Atlantikoetako akademia ikuskariak. Atzo goizean izan zuen bilkura eragileekin eta hautetsiekin, azken detaileak fintzeko, eta arratsaldean aurkeztu zuen heldu den ikasturterako eskola karta.
Postuen gorabeherei dagokienez, hizkuntz orekatzeari dagozkio horietako batzuk. Hala, Baionako Malegarie eskolan frantseseko postu erdi bat itxi, eta euskarako erdi bat irekiko dute. Donibane Garaziko eskolan eta Urruñako (Lapurdi) Olheta auzokoan, frantseseko lanpostu bana kendu, eta euskarako bana irekiko dute.
Gainerakoan, ikasle kopuruari eta ikasleen eskaerei lotuak dira aldaketak. Lapurdiko hamar eskola publikotan euskarazko postu erdia irekiko dute horrela, eta beste lautan postu erdiak kenduko dituzte.
Urtez urte euskaraz ikasi nahi duten ikasleen kopurua emendatzen ari da. Hala ere, gaur egun oraindik, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikasleen hiru laurdenek ez dute harremanik euskararekin.
Euskarazko 5,5 irakasle lanpostu gehiago izanen dira Iparraldean
Heldu den ikasturterako eskola karta berria aurkeztu du Pirinio Atlantikoetako akademia ikuskariak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu