Euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute NUPeko ikasleek

NUPeko ikasleen protesta, atzo, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU.
Edurne Begiristain.
2021eko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Euskaraz ikasteko eskubidearen aldeko kanpaldi bat egin du asteon NUP Nafarroako Unibertsitateko Euskara Taldeak, eta, atzo, manifestazio batekin amaitu zuten protesta. Euskara gaia, bada garaia! Unibertsitatea euskaraz orain! lelopean abiatu ziren Iruñeko Baratxurien plazatik. Ehunka lagun bildu ziren protestara, ikasle mugimendu osoak bat egin baitzuen deialdiarekin.

Manifestazioan salatu zuten euskara «bigarren mailan» egon dela beti unibertsitatean: «Euskaraz ikasteko eskubidea ukatzen zaigu, eta hau errektoreordetza guztien oniritziarekin egin dute». NUPeko errektore Ramon Gonzalori zuzenean eskatu diote konponbideak bilatzeko euskararen etorkizuna bermatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.