Euskararen Nafarroako Kontseiluak onartu egin zuen atzo Euskararen II. Plan Estrategikoaren inguruko txostena. Kontseilua osatzen duten 23 kideetatik hamaseik eman zuten aldeko botoa, sei abstenitu egin ziren, eta soilik bakarrak egin zuen kontra. Horrenbestez, Nafarroako Gobernua planaren txostena onartzeko moduan da —urtarrilean egin nahi du—.
Plan estrategikoa «Nafarroako Gobernuaren 2027ra arteko hizkuntza politikaren bide orria» izango dela adierazi zuen Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak, kontseiluaren babesa jaso ostean. Gaineratu zuen «parte-hartze prozesu tekniko eta herritar zabal baten» emaitza dela plana.
Euskararen Plan Estrategikoa, onartzeko gertu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu