«Euskararen etorkizuna irudikatzen» ari da Badalab

'Etorkisuneku' proiektuaren baitan, beka deialdi bat eta 'Itzultzeko eskubidea' fabula aurkeztu dituzte

Fabularen eta beka deialdiaren aurkezpena, atzo. MAIALEN ANDRES / FOKU.
2023ko irailaren 7a
00:00
Entzun
ERRENTERIA. «Euskaradun gizartearen etorkizuna irudikatzeko» helburuz sortu du Badalab hizkuntza berrikuntza laborategiak Etorkisuneku proiektua. Atzo, proiektuaren lehen fasearen emaitza eta bigarren fasea aurkeztu zituzten.

Proiektuaren lehen fasean, fabula bat ondu dute. Euskal Herriko dozena bat gazte bildu zituzten, eta galdetu zieten ea nola irudikatzen zuten 2073. urteko euskal gizartea. Bertan ateratako ideietatik abiatuta osatu du lana Nerea Arrien idazleak.

Bestetik, proiektuaren bigarren fasea beka deialdi bat izango da. Edozein diziplina artistikotako proposamenak aurkeztu daitezke urriaren 15era arte. 1.500 euroko lau diru laguntza emango dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.