Euskararen aldeko tindaketaren egileetako bat auzipetu dute

«Geldi euskara zapaltzea» idatzi zuten Ipar Euskal Herriko bortz euskaltzalek Baionako suprefeturako paretan.

Herribiltzaren tindaketa, Baionako suprefeturan. HERRIBILTZA
Herribiltzaren tindaketa, Baionako suprefeturan. HERRIBILTZA
Isabel Jaurena.
2024ko maiatzaren 20a
11:05
Entzun

Euskararen aldeko tindaketa bat egin zuen Herribiltzak joan den ostiralean, Baionako suprefeturako paretan.«Geldi euskara zapaltzea» idatzi zuten Ipar Euskal Herriko bortz euskaltzalek; haien erranetan, «frantses estatuko agintariei zuzentzeko». Bada, gaur jakinarazi dute egunean bertan ekintzaile horietako bat atxilotu eta 24 orduz Baionako komisarian atxiki zutela.

Larunbat arratsaldean aske utzi zuten ekintzailea, baina, suprefeta bera ekintza salatzera joan zenez, euskaltzalea auzipetu egin dute. Irailaren 10ean epaituko dute, Baionan. Atxiloketa eta epaiketa «bidegabeak» izan direla salatu du Herribiltzak, eta adierazi jarraituko dutela Frantziako agintariei euskara zapaltzeari uzteko erraten.

Tindaketak Baionako Etxepare lizeoko ikasleei elkartasuna adierazteko egin zituzten. Izan ere, egun hartan bertan gazteek elkarretaratzea egin zuten suprefetura aurrean, salatzeko Frantziako Estatuak euskara zapaltzen duela, eta baxoa euskaraz egiteko aukera izan nahi dutela.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.