Euskaraldiaren Nafarroako hamaikakoa: Flakofonkirengandik Nausia Pimoulierrenganaino

Euskararen aldeko ekinaldiaren Nafarroako hamaikakoa aurkeztu dute Iruñean. Ibilbide, jarduera eta izaera ezberdineko jende ezagunez osatutako taldea da, eta kultura du oinarri.

Euskaraldiaren Nafarroako hamaikakoa. AITOR KARASATORRE / FOKU
Euskaraldiaren Nafarroako hamaikakoa. AITOR KARASATORRE / FOKU
jakes goikoetxea
2025eko martxoaren 22a
20:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskaraldia enbaxadoreak aurkezten ari da herrialdez herrialde, eta Nafarroakoa aurkeztu du gaur, Iruñeko Gazteluko plazan. Hau da laugarren Euskaraldiko hamaikakoa: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust drag queen-a), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria, Amaia Nausia Pimoulier historialaria, Cristina Oses soziologoa, Oier Zuñiga aktorea, Arnaitz Fernandez fisikari eta eguraldi aurkezlea, eta Amaia Izar enpresaria.

Julio Soto: Bertsolaria. Sei aldiz izan da Nafarroako txapeldun. Ahobizi izango da.

Edurne Pena: Aktorea. Zineman, antzerkian eta telebistan lan egin du. Ezaguna da Instagram eta Tiktok sare sozialetan —50.000 jarraitzaile baino gehiago ditu—. Ahobizi izango da.

Julen Goldarazena Flakofonki: Musikaria. Chill Mafia taldeko kidea —hurrengo larunbatean izango da taldearen azken kontzertua—. Belarriprest izango da.

Claudia Rodriguez: Musikaria. Skabidean taldean aritu zen lehen, Goxua ‘n Salsa taldean ari da orain. Belarriprest izango da.

Eneko Garca Albina Stardust: Drag queen-a. Iaz Izar diskoa kaleratu zuen. Telebistako zenbait programatan egin ditu kolaborazioak. Ahobizi izango da.

Yasmine Krhis Maansri: Itzultzailea, kazetaria eta Iruñeko Laba proiektuko kidea. Ahobizi izango da. 

Amaia Nausia Pimoulier: Historialaria. NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea. Ahobizi izango da.

Cristina Oses: Soziologoa. Erriberako gizarte mugimenduetan eta bereziki mugimendu feministan ibilia da. Euskara ikasten ari da. Belarriprest izango da.

Oier Zuñiga: Aktorea eta margolaria. Ahobizi izango da.

Arnaitz Fernandez: Fisikaria eta meteorologoa. Meteorologiari buruz idazten hasi zen sare sozialetan, eta gaur egun eguraldiaren iragarpena aurkezten du ETBn. Belarriprest izango da.

Amaia Izar: Espainiako Miss World saria irabazi zuen 2018an. Higiezinen sektorean lan egiten du. Ahobizi izango da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.