Hinkuntz eskubideak jomugan

Euskarafobia egotzi diote Altzolako Ura enpresari

Altzolako Ura enpresaren jokabideak polemika sortu du Twitterren, erabiltzaile baten kexa dela eta. Erabiltzaileak botiletan euskararen arrastorik ez dagoela leporatu dio enpresari.

Alzolako uren lantegian ura botileratzen. IMANOL OTEGI / ARGAZKI PRESS
Lide Egizala Urteaga.
2022ko abuztuaren 16a
12:17
Entzun

Joan den igandean, Twitterreko Plistiplaust erabiltzaileak salatu zuen Altzolako Ura enpresaren botiletan erdara hutsean idazten dutela. Harridura eragin zuen txioak, baina, hala ere, enpresaren erantzunak sortu zuen ezinego handiena sare sozial horretan.

Altzolako Ura enpresaren @BasqueWater kontutik erantzun zuten legeak «gehiengoaren hizkuntzan etiketatzera» behartzen duela, eta etiketa jartzeko tarteak ez diela azalpen guztiak bi hizkuntzatan jartzeko modua ematen; hori ere erdaraz. Gaineratu zuten «asko sentitzen» dutela etiketa horiek espainieraz egoteak sor ditzazkeen eragozpenengatik.

Hori ikusita, Twitterreko hainbat erabiltzaile haserre mintzatu ziren txioaren iruzkinetan. Enpresari leporatu zioten ez dela egia bi hizkuntzetan idazteko lekurik ez dagoela. Beste batzuek esan zuten «aldaketarik ezean» ez dutela gehiago Altzolako Ura erosiko.

Elgoibarko enpresaren sare sozialei erreparatuz gero, euskararen erabilera oso murritza dela ikus daiteke. Enpresa aipatzen duten euskarazko hainbat iruzkin txiokatzen badituzte ere, erdara soilean idazten dute Twitterren, eta Instagramen ere bai. Hori dela eta,erabiltzaile batzuek esan dute Basque Water traola baino hobeto dagozkiola Bezeroak galtzen traola eta Nazka Water traola.

Sare sozialetan ez ezik, haien webgunean ere ez dago euskararen arrastorik. Hizkuntza aldatzeko eman ohi den aukera ere ez du eskaintzen webguneak, eta, ondorioz, erdaraz bakarrik irakur daiteke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.