Diru laguntzarik gabe utziko du Artziniegako Udalak (Araba) Aiaraldea, eskualdeko euskarazko hedabidea. Joan den astean onartu zituzten aurrekontuak, eta baldintza hori jarri zion PPk udal gobernuari (EAJ): Aiaraldea diru laguntzarik eta publizitaterik gabe uztea. Erabakia salatu du komunikabideak: euskara «lehia politikorako» eta aurrekontuetarako «aldagai» modura erabili dutela. PPk agertutako «euskarafobia» gaitzetsi du, eta EAJk baldintza hori onartu izana ere bai: «Kezkagarria da udal gobernuarentzat euskara estrategikoa ez izatea».
Alkatetza EAJk du Artziniegako Udalean, baina gutxiengoan dago: launa zinegotzi EAJk eta EH Bilduk, eta bat PPk. Iñigo Gomez alkateak BERRIAri adierazi zion aurrekontua onartzea zuela «lehentasun», eta, EH Bildurekin aukerarik izan ez denez, PPren baldintzak onartu dituela horretarako.
Aiaraldea-k nabarmendu du euskarazko hedabideen rola funtsezkoa dela eskualdean, eta hori babesteko eskatu dio udalari. Bestalde, herritarren babesa eskertu du; izan ere, proposamen bat jaso du Artziniegako herritarren aldetik, maiatzaren 12an elkartasun jai bat egiteko.
Euskara «lehia politikorako» erabiltzea salatu du 'Aiaraldea'-k
Artziniegako Udalak hitzarmena hautsi ostean, EAJren eta PPren jarrera salatu du 'Aiaraldea'-k. Hedabideek duten garrantziaz ohartarazi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu