Euskara eta plazera batuko ditu Mintzalasaik

Mintzalasairen aurkezpena. BERRIA.
2022ko irailaren 15a
00:00
Entzun
MIARRITZE.Euskara plazerarekin. Uste baino gehiago garelako! lelopean, irailaren 19tik 25era iraganen da Mintzalasai festibala Baionan, Angelun eta Miarritzen. Aste oso batez, 54 jarduera proposatuko dituzte, mota guzietakoak, hiru hirietako 51 elkarterekin elkarlanean antolatuak. «Hizkuntza eta plazera lotu nahi ditugu, eta elkarteen lana erakutsi nahi dugu, euskara ikusgarriago egiteko», esplikatu du Viviane Ithursarri Miarritzeko euskara teknikariak, sentsibilizazio lanaren beharra azpimarratuta. Hiru ekitaldi nagusi izanen ditu aurtengo festibalak: kolore festa irailaren 23an, Glisseguna irailaren 24an, eta urteroko besta eguna irailaren 25ean.

Miarritzeko eta Baionako herriko etxeen babesarekin antolatuko dute aurten festibala, ez baitute lortu Angeluko Herriko Etxearekin (Lapurdi) partaidetza berritzea. «Hizkuntza politiken erakusleihoa» da, Anne Pinatel Miarritzeko Hizkuntza Politikarako auzapezordearen hitzetan. «Euskararen biziberritzearen erreferente bat da, iraunkortu behar dena».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.