Bixente Serrano Izko idazle eta historialaria Kongresurako bigarren aurkeztu da Geroa Bairen zerrendan. BERRIAko irakurleen galderak erantzun ditu.
Zergatik kokatzen duzu zeure burua Geroa Bai koalizioan, eta ez Amaiurren? Eneko.
Nafarroan abertzale ez direnak baina kontrakoa ere ez direnak erakartzeko, hemengo gehiengo sozial, kultural eta politikoa erakartzeko. Amaiurrek planteatzen duena bertze gauza bat da: abertzale guztiak biltzea, gehiengoa jada abertzale izanen balitz bezala edo gure batasunarekin nahikoa izanen balitz bezala gehiengo hori gureganatzeko.
Zerk bultzatu zaitu Geroa Bain egotera, eta ez Amaiurren? Koldo.
Uste dudalako Nafarroan abertzale guztiak biltzea baino garrantzizkoagoa dela euskaltzaleak eta abertzaletasunaren kontra ez daudenengana ere hurbiltzea.
Nafarroan euskaltzaleak bagaude baztertuta [...]. Zer eginen zenuke zuk giro kultural hori aldatzeko? Puy.
[...] Ghettotik ateratzeko, bertze bide politiko batzuk jorratu behar ditugula uste dut, euskaldun eta abertzale ez izan arren, euskararen alde edo kontra ez daudenak ere erakarri.
Zer funtzio bete behar du alderdi abertzale batek Madrilgo Kongresuan, baldin alderdi agintariak gehiengo osoa badu? Jontxu.
Alde batetik hemengo gizartea plurala dela jakinarazi, bai parlamentukoei, bai Ggbernuei eta baita [...] estatuko herritarrei. Bertzetik, horretaz baliatu estatuko zirkuluekin ideiak elkarrekin trukatzeko. Eta, hirugarrenik, lortu ahal dena lortzeko: Uxuek frogatu du zortzi urte hauetan zerbait lor daitekeela.
Nola aldarrikatu gaur egun, diskurso abertzale batetik, Nafarroa hegoaldea, idorra? Viktor Artea.
Horixe da gure kezka, eta horregatixe, bertzeak bertze, egin dugu gure apustua, ez hainbertze abertzaleak biltzeko, baizik eta euskaltzaletasunaren kontra ez direnak eta progresistak biltzeko.
Zeintzuk lirateke zure hitzak, Kongresuan hitz egingo bazenu?
Unean uneko arazoei buruz eta haiei aurre egiteko hitzak izanen lirateke, ikuspegi aurrerakoi batetik eta beti zailtasun handienak dituztenak gogoratuz.
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Alderdien kanpaina. BIxente Serrano. Kongresurako Geroa Bairen hautagaia
«Euskaltzaleak eta abertzaletasunaren aurka ez daudenak bildu nahi ditugu»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu