IRUÑEA. Asun Garikano Iruretagoiena (Tolosa, Gipuzkoa, 1962) irakasle, itzultzaile eta idazlea euskaltzain oso izendatu zuen Euskaltzaindiak atzo, Nafarroako Parlamentuan egin zuen osoko bilkuran. Patxi Goenaga euskaltzain emeritu izendatzeak eragindako hutsunea beteko du Garikanok, akademiak gehiengo osoz erabakita.
Euskal Filologian lizentziaduna da. Gasteizko Iraleko irakasle eta Eusko Jaurlaritzako EIMAko kide izan zen. Ameriketako euskaldunei buruzko bi libururen egilea da: Far Westeko Euskal Herria (Pamiela, 2009) eta Kaliforniakoak 1533-1848 (Pamiela, 2013). Itzultzaile gisa, ingelesetik euskarara itzuli ditu Robert Louis Stevensonen, William Faulknerren, John Steinbecken, Patricia Highsmithen eta beste zenbait egileren lanak. Bernardo Atxagaren euskarazko eta gaztelaniazko obra guztien edizioaz arduratu da.
Euskaltzaindiak Asun Garikano euskaltzain oso izendatu du
Akademiak gehiengo osoz hautatu du idazle eta itzultzaile tolosarra, Iruñean eginiko osoko bilkuran
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu