BILBO. Ekainaren 30ean 75 urte bete zituen Xarles Bidegainek (Baiona, 1947); uztailaren 11n, berriz, Andoni Sagarnak (Donostia, 1947). 75 urte betetzea da euskaltzain emeritu bilakatzeko baldintza, eta, horregatik, biak emeritu izango dira aurrerantzean.
Sagarna ia hamasei urtez izan da euskaltzain oso: 2006ko abenduaren 22an izendatu zuten, eta Mikel Zalbide, Bernardo Atxaga eta Adolfo Arejita euskaltzain osoek proposatu zuten.
Bidegain, berriz, hamahiru urtez izan da euskaltzain oso, 2009ko martxoaren 26an izendatu baitzuten. Piarres Xarriton, Jean Haritxelar, Joseba Lakarra eta Beñat Oihartzabal euskaltzain osoek proposatu zuten.
Sagarna eta Bidegain euskaltzain emeritu izendatzean, bi postu hutsik geratuko dira euskaltzain osoen artean. Euskaltzainek iraileko eta urriko osoko bilkuretan izango duteaukera bien ordezkoak proposatzeko. Proposamena, baina, hiru euskaltzain osok izenpetu behar dute, eta, proposamenarekin batera, hautagaiaren merezimenduak aipatu beharko dituzte.
Behin postu horietarako hautagaiak zeintzuk diren jakinda, euskaltzain osoak hautatuko dituzte hirugarren bilkuran, azaroan.
Euskaltzain emeritu egin dituzte Bidegain eta Sagarna
Bi postu hutsik geratuko dira euskaltzain osoen artean. Azaroan egingo dute ordezkoak izendatzeko bozketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu