Euskaldunen aurkako erasoak salatu ditu EHEk Donostiako auzitegi aurrean

Mugimenduak ekintza bat egin zuen atzo: antzerki baten bidez, auzitegietan euskararen aurkako helegiteak ezartzen dituztenak seinalatu zituen.

EHEren ekintza antzeztua, Donostiako auzitegi aurrean. EHE
EHEren ekintza antzeztua, atzo, Donostiako auzitegi aurrean. EHE
Iñaki Etxeleku.
2024ko apirilaren 27a
05:00
Entzun

EHE Euskal Herrian Euskaraz-ek ekintza antzeztua egin zuen atzo arratsaldean, Donostiako auzitegiaren aurrean, «euskaldunon aurkako erasoak salatu eta euskaldunon eskubideak aldarrikatzeko». Epaiketa bat antzeztuz, EHEk deituta, «euskaldunon zapalkuntzaren arduradunak eta konplizeak seinalatu» nahi izan dituzte «dozenaka» euskaltzalek. Zehazki, CCOO eta UGT sindikatuak eta PSOE, PP eta Vox alderdi politikoak jarri dituzte jomugan, eta, esan dutenez, «beste hainbaten artean, eurak dira euskararen aurkako helegiteak jartzen edota diskurtso euskarofoboak zabaltzen ari direnak».

Epaile batzuen jokamoldea ere salatu dute, «horietako batzuk, modu sistematikoan, euskararen aurkako epaiak ematen ari baitira». Azkenik, Espainiako eta Frantziako estatu «linguizidak eta supremazistak» salatu dituzte, jartzen duten marko juridikoak euskararen kontra egiten duelako. EHEk azpimarratu du azkenaldiko oldarraldiaren harira milaka herritarrek kezka eta haserrea adierazi zutela iazko azaroan Bilbon egindako manifestaldian. «Egonezin hori aktibatu behar dugu, erasotzaileei aurre egiteko eta euskaldunok kolektiboki harrotzeko. Izan ere, bakarrik ez, baina elkar hartuta gauza asko egin ditzakegu euskaldunok», adierazi du, eta «Euskararen Errepublika» eraikitzea «ezinbestekoa» dela gehitu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.