«Aberrazio hutsa». Horrela definitu du Marisa de Simon Nafarroako Ezker Batuko parlamentariak euskal Y-aren eta Iruñearen arteko AHTaren lotura egiteko proposamena. Parlamentariaren arabera, «kostu ekonomiko eta ingurumen kostu oso handiak» eragingo ditu. Hori horrela, Elkarrekin Podemos-IUk eta Nafarroako Ezker Batuak agerraldia egin zuten atzo Gasteizen, Nafarroako AHTaren eta euskal Y-aren arteko lotura Arabako hiriburutik egin dezatela eskatzeko.
Jose Damian Garcia-Moreno Elkarrekin Podemos-IUko Arabako batzarkideak proposatu zuen lotura egiteko gaur egungo trenbide sarearen trazadura aprobetxatzea, «askoz ere ekonomikoagoa» izango litzatekeelako. Besteak beste, Dulantzi inguruan «zabalera aldagailu» bat erabiltzea proposatu zuen.
'Euskal Y'-a eta Nafarroako AHTa Gasteizen lotzeko eskatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu