Euskal presoen ongietorriak debekatzea galdegin dute

Gogoan-ek, Elkarbizik eta Fernando Buesa Fundazioak adierazpen bat egin dute, eta Denis Itxasok bat egin du

2021eko maiatzaren 4a
00:00
Entzun

GASTEIZ. Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen ordezkariak, Denis Itxasok, bilera bat egin zuen atzo Gogoan elkarteko, Elkarbiziko eta Fernando Buesa Fundazioko ordezkariekin, eta euskal presoen ongietorriak amaitzeko garaia dela ohartarazi zuten.

Dokumentu bat izenpetu dute hiru erakundeek. Haien arabera, herrietako leku publikoek «bizikidetza eremu» izan behar dute, eta, beraz, euskal presoak «idealizatzen dituzten edo haien sinbologia islatzen duten» ekitaldiak edo mezuak baztertu egin behar dira.

Itxasok elkarte horiek «egiten ari diren lana» aitortu zuen, eta adierazi presoak «omentzeko, goraipatzeko edo ikusarazteko edozein ekitaldiri zilegitasuna kendu beharra» dagoela. Hala, bat egin zuen erakundeek adierazitakoarekin.

Testuan, besteak beste, planteatzen dute amaiera ematea presoen omenaldiei, eta udal foroak sortzea, «memoria demokratikoaren, bizikidetzaren eta indarkeriaren deslegitimazioaren balioak indartzeko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.