Euskal presoen gurasoen egoera salatuko dute

2018ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Urrunketa politikak adindunengan eta gaixoengan duen eragina ikusarazteko kanpaina bat abiatuko du Etxerat-ek datozen hilabeteetan. Elkarteak jakinarazi duenez, euskal presoen guraso gehienek 70 urte baino gehiago dituzte, eta antzeko egoeran daude osaba-izebak eta aitona-amonak ere. Horietako gehienek 10 eta 30 urte bitartean daramatzate espetxeetarako bidaia «luze» eta «garestiak» egiten. Errealitate hori txosten batean jaso du elkarteak, eta martxoan hasiko da horren berri ematen. Horretarako, hitzaldi sorta antolatuko du, eta lekukotasunak jasotzen dituen bideo bat ere zabalduko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.